XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) askoz zehatzagoak ziren besteak baino.

Garbi zegoen beroaren eragina ezberdina eta burutugabea izan zela.

Piztu nuen berehala sua eta larrukiaren zati bakoitzari beroaren goritasuna eskaini nion.

Hasieran, larrukiaren zati bakoitzari beroaren goritasuna eskaini nion.

Hasieran, somatu nuen bakarra marrazkiaren marra zurbilenak indartzen hasi zirela izan zen; baina ikerketarekin jarraituz, ikusi nuen ertz batean, garezurraren diagonalean zegoen ertzean, bapatean ahuntz baten marrazkia iruditu zitzaidan zera bat agertzen zela.

Arreta handiagoa behatuz antxume bat zela baieztatu nuen.

- Tira, tira! -esan nion

Badakit ez dudala zuri barre egiteko eskubiderik, miloe t'erdi dolar diru gehiegi bait da txantxetarako... baina, ez duzu bada hirugarren maila bat ezarri nahiko zure katean; ez duzu bada nahiko lotura berezi bat pirata eta ahuntz baten artean bilatu nahiko.

Piratek, nik dakidanez, ez dute zerikusirik ahuntzekin; baserritarrak bakarrik elkar litezke haiekin.

- Esan dizut marrazkia ez zela ahuntz batena.

- Antxumea, orduan... baina ia gauza bera da.

- Ia... baina ez osoki -esan zuen Legrandek

Agian entzungo zenuen Kidd kid: antxumea ingeleseraz. kapitainaren berririk.

Nire aldetik berehala somatu nuen marrazki hura sinadura ieroglifiko edo ikur baten antzekoa zela.

Sinadura badiot larrukian zeukan lekuneagatik horixe bera iradokitzen (...)